XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAPARRADEA.

XXII ERDALZALE BAT EUSKALZALETUTEN

- ¿Bizi zara, aspaldikoa? Siquieran zu beintzat....

- Euskeraz berba egin gura badozu; emoyozu siquieran ori katuari.

- Emen eztago katurik.

¡Aiko dakarren arkomentua! ¿Zek imiñi zaituz zeu gero orren...? Eztot esan gura... oba da bakea ta.

Esan ez... oba.

- Erderakadarik ez egizu esan eta gareikoak....

- ¡Ikaragarria zagoz zeu gero! ¡Euskalzale edo... zera egin zareanetik gora, ezin lei egin zugaz berbarik!.

- Euskeraz, bai, gizona.

- Euskera garbia egin bear dala ta or zabiltz tximiztak arturik.

¡Euskereak emongotsu yaten! Euskera utsean berba eginda ez zeunkez irabaziko, irabaziten dozuzan legez, egunean ogei erreal diario... - Miz, miz, miz....